HIZKUNTZA PLASTIKOA – 2. EKITALDIA

BIGARREN EKITALDIA

Bigarren ekitaldian, performance/happening edo instalazioan oinarritutako proposamena diseinatu behar izan dugu. Horregatik, hasi baino lehen, zenbait erreferente plastiko eta bisual ikertzen egon naiz. Zenbait teknika, metodo eta autore batzuen diseinua erreparatu eta gero, hurrengo proposamena aurkezten dut.

Performance proposamen honetarako, espazioa hutsik egongo da, haurrek muga gehiegirik gabe senti dezaten haien gorputza. Gainera, istalazioak baldintzatzen dute haurrek jokatzeko modua. Beraz, hobe libre sentitzea espaziotik, oztopoak edukitzea baino.

Performance hau 4-5 urteko haurrekin egingo da gela barruan, espazio zabal batean. Ume bakoitza gelako edozein lekutan kokatuko da, eta bakoitzari lau horri zuri emango zaie. Gelaren erdialdean, lau kutxa egongo dira, eta horietako bakoitzean material plastiko desberdinak.

Lehenengo kutxan, kolore desberdinetako argizari gogorrak eta bigunak egongo dira. Bigarren kutxan, tonalitate eta tamaina askotariko rotuladoreak. Hirugarrenean, tenperak egongo dira eta horiek erabili ahal izateko; ura, pintzelak eta paletak edo kartoi zatiak egongo dira. Azkeneko kutxan, kolaia egiteko hainbat kolorezko paperak eta aldizkari zatiak egongo dira, kola barraz gain.

Irakasleak, espazio guztitik ibiltzen Peru zuhaitzaren istorioa kontatuko du astiro-astiro. Istorioa lau zatitan banatuko da, eta zati horiek irakasleak txalo batekin desberdinduko ditu. Istorioa kontatzen doan bitartean, haurrek lehenengo folioak, nahi duten materialarekin marraztuko dute entzuten ari direna. Irakasleak txaloa ematen duenean, umeek orriz aldatuko dute eta beste material baten bila joango dira berdina egitera. Modu horretan, teknika eta material guztiekin esperimentatuko dute.

Gainera, Visual Thinking teknika lantzen joango dira, lau arte-lanak dituztenean ipuina hobeto ulertuko baitute. Hasteko, sintetizatzearen lana egingo dute, entzuten duten hori marrazki bakar batean irudikatuz. Ondoren, marrazkiak ordeenean marraztuko dituzte, istorioa logikoki ulertu ahal izateko. Azkenik, marrazkien artean erlazioak sortuko dituzte eta inkontzienteki ipuina ondo barneratuko dute.

Performance edo jarduera honetan, inprobisazioa landuko da, haurrek ez baitute jakingo zer egin behar duten momentua heltzen denera arte. Honekin ere, haurren bat-batekotasuna, kreatibitatea eta lateralitatea lantzen da. Irakasleak ez ditu mugak jarriko, ume bakoitza nahi duen bezala irudikatu dezake istorioa. Hori bai, jarduera hau egin aurretik, irakasleak lau teknikak nola erabiltzen diren azalduko dizkie, tekniken oinarri bat izan ahal izateko.

PHP Code Snippets Powered By : XYZScripts.com