AURKEZPENA

Nire izena Oihane da, eta oso neska zoriontsua eta ameslaria izan naiz beti. Txiki-txikitatik amesten nuen aktore eta irakasle izatearekin, eta gaur egun nire bi ametsik handienak betetzearen bila jarraitzen dut.

Antzerkiaren mundua, beti gustatu izan zait eta bost urte nituenetik antzerki eskoletan egon naiz teknika eta metodologia ezberdinekin ikasten eta nire abileziak trebatzen. Horiei esker,  gaur egun mantentzen ditudan trebetasun batzuk eskuratu ditut.

Ni oso pertsona emozionala naiz, sentimentala, eta esan liteke antzerkiari esker nire emozioak kudeatzeko eta kontrolatzeko gai naizela. Era berean, pertsona sortzailea naiz eta oso pentsamendu dibergentea dut. Horri esker, ideia berri asko imajinatzen eta sortzen trebea naizela esan daiteke. Horretaz gain, sozializatzen ona, gizartearen arauetara ondo egokitzen bainaiz.

Asko gustatzen zait jakitea inoiz ez dela ikasteari utzi behar, beti dagoela zerbait berria jakiteko eta deskubritzeko. Horregatik, jarraitzen dut prestatzen, ikasten jarraitzen dut, eta zenbat eta gehiago egin orduan eta irakasle eta aktore hobea bihurtzen naiz.

Irakaskuntzari dagokionez, sentimendu oso kontraesankorra dut. Alde batetik, irakaslea izatea ni bezalako pertsona batek izan lezakeen lanik politena da. Umeak maite ditut, eta betidanik irakasle izatea izan nahi dut. Txikitan, panpin guztiak nire gelako lurrean jartzen nituen eta ipuinak kontatzen nizkien eta gauzak erakusten nizkien. Nire etxean, familia osoa irakaskuntzan aritzen da, eta horrek lagundu egin dit lanbide hau gehiago ezagutzen eta gozatzen. Nire ama musiko terapeuta da, 0-6 urte bitarteko haurrekin. Nire aita pedagogoa da, metodologia berritzaileak dituzten jarduera ludikoen sortzailea, eta “Sacodejuegos” izeneko enpresa bat du, non bertan sortzen dituzten proiektu guztiak irakaskuntzarekin lotuta dauden. Nire arreba psikologoa da eskola batean eta arte martzialetako irakaslea da ere. Eta ni, oraindik nire bidea sortzen ari naiz.


Irakaskuntza da nire bokazioa, eta badakit, zeren haurrekin ikasgelan edo beste edonon nagoenean, sentimendu positibo hugari sentitzen baitut. Arraroa dirudien arren, irakaskuntzarekiko ez dut beti izan orain daukadan gustu edo miresmen hori, eta azaltzen naiz.

Niretzat, ikastolan nengoen garaia ez zen batere erraza izan, eta ez ikaskideengatik, irakasleengatik baizik. Ez naiz inoiz ikasle ona izan, ez dakit nire TDAHa-gatik izango den edo irakasleek ez zutelako laguntzeko modurik aurkitzen. Beti asko gustatu izan zait antzerkia, musika, dantza, artea oro har, baina, zoritxarrez, horiek ez dute garrantzi handirik izaten ikastetxeetan.

Nire erreferente pedagogiko gogokoenetako bat Howard Gardner da, adimen anitzen teoria asmatu zuen psikologo amerikar ospetsua. Eskolan garrantzi handiegia ematen zaio adimen logiko-matematikoari, eta beste sei adimenak bigarren mailan uzten dira.

Adimen anitzen teoria ez ezagutzeagatik edo gaizki kudeatzeagatik, irakasleek galdutzat jo izan naute beti ikastetxean. Irakasleek ikusten zuten ikasgai logikoenak ateratzeko gai ez nintzela, eta nire ikaskideei  baino gehiago kostatzen zitzaidala kontzentratzea. Gainera, musikarako, dantzarako eta interpretaziorako nire trebetasunak ere gutxiesten zituzten, alde batera utziz edo garrantzi gutxiago emanez.

Nire gurasoengatik ez balitz, nire trebetasunak baloratzen bakarrak izan baitziren, ez nintzateke irakasle ikasketak egiten ere egongo. Horregatik, esan liteke hezkuntza-sistemaren irudi txarra dudala, oraindik gauza asko aldatu edo hobetu beharko liratekeela uste baitut. Baina ikasle gisa dudan esperientzia txarrak ez dit irakasle izateko gogoa aldatzen, lehen azaldu dudan bezala nire benetako pasioa baita.

Orain, 21 urte ditut eta haurrekin dudan esperientzia nahiko zabala da. Horri esker, orain badakit asko gustatzen zaidala haurren aurrean antzeztea, eta nire interpretazioen bidez kontzeptuak edo gaiak irakastea. Horregatik, uste dut, etorkizun ez oso urrun batean, nire bi ametzak edo indarguneak batzen amaituko dudala: antzerkia eta irakaskuntza.

PHP Code Snippets Powered By : XYZScripts.com